Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko gizartea
Emakumea Aro ModernoanAro Modernoko zibilizazio guztietan, emakumezkoa gizonezkoaren mende egon zen, eta historialariek aipatu ere ez zuten egin. Erdi Aroko zenbait erregina gobernu-buru izan ziren arren, historiografiak ez zituen kontuan hartu, jarrera misoginia zeharo errotuta zegoelako. Aro Modernoko zenbait erreginari, aldiz, begirune handia izan diete, eta beste hainbati estereotipo gordinak (Joana Eroa) ezarri zaizkie. Lehenengoen adibideak ditugu, besteak beste, Gaztelako Isabel I.a (santutzeko proposatu izan dutena) eta Ingalaterrako Isabel I.a (Erregina Birjina). 33
Hainbat erregina famaturi ezarri zaizkien estereotipoen artean, sexu-ohitura askatasunarekin lotutakoak daude, gizonezko erregeen artean suposatutzat ematen zena.
Emakumeak, orokorrean, oinarrizko hiru funtzio zituen: etxeko-lanak egitea, haurrak izatea eta senarraren beharrak asetzea. Hiru funtzioak ezkontzaren baitan bete behar zituen. Planteamendu hori Frai Luis Leongoaren Ezkondu Perfektua eleberrian zehatz-mehatz islatzen da. Ezkontzea helburutzat hartzen zuten, eta emakumea gizonaren mendeko objektutzat. Andregaiek ezkonsaria eman behar izaten zioten senargaiari, eta, horrela, ezkondu ondoren, aitaren aginduetara egoteari utzi eta senarren esanera jartzen ziren. ![]() Esanak esan, emakume batzuek —oso gutxik, jakina— berez ez zegozkien gauzak egiten zituzten: jaietara eta antzokietara joan... Izan ere, Trentoko Kontzilioak ezkondu aurreko harremanak gaitzetsi eta ezkontza klandestinoak baliogabetu izanak ohitura horiek hedatuta zeudela uzten du agerian; bestela, ez zen egongo gaitzesteko beharrik. Horrelako emakumeen artean, ezagunenetakoa Maria Calderón (La Calderona) izan zen, Filipe IV.aren amorantea, itxuraz. |