Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko kultura eta artea
Pentsamendu humanistaErrenazimentuko mugimendu intelektualari humanismo deritza. Aipa ditzagun humanismoaren ezaugarri bereizgarriak:
![]() Humanismoaren arabera, Erdi Aroa garai iluna eta basatia zen, arbuiagarria, eta erabat baztertu eta pentsamolde klasikora itzuli beharra zegoen. Egile klasikoen —hala nola, Aristotelesen eta Platonen— lanak aztertu eta Erdi Aroko interpretazio eta itzulpen guztiak baztertu egin zituzten. Humanistek herri-hizkuntzen erabilera idatzia sustatu zuten, latina eta grekoa bezain baliagarriak iruditzen baitzitzaizkien, kultura-alor guztietarako. Ikuspegi horretatik abiatuz, literatura nazionalak sortu ziren. Ezagutzen hedapena![]() ![]() Gutenbergen asmakuntzak, inprentak, artean pentsaezina zirudien zerbait egiteko aukera eskaini zuen: lan asko argitaratzeko aukera. Ondorioz, liburu asko kaleratzen zirenez, merkatu egin ziren, eta gero eta jende gehiago hasi zen erosten. Liburutegi, kultura-etxeak eta akademiak sortu ziren. Akademietan, ikasketa humanistikoak jorratu eta hedatu ziren. Guztietan ezagunena Florentziako Akademia Platonikoa zen, Lorenzo Medicik sortua, XV. mendean. Irakasle garrantzitsuak zituen, eta ikasle asko artista ospetsu bihurtu ziren, gerora. Horietako bat Botticelli izan zen. Akademietan, testu eta egile klasikoak aztertzen zituzten. Humanistek etengabe bidaiatzen zuten Europan zehar, ezagutzak trukatzeko. |