Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko kultura eta artea

Zientzia-iraultza

Zientziaren aurrerapenak

XVI. eta XVII. mendeetako zientzia-iraultzak unibertsoari eta naturari buruzko beste ikuspegi bat ekarri zuen berekin.

Medikuntzan, Paracelsok (1493-1541) botikak sortu zituen, mineralez baliatuta, gorputzari gaixotasunaren kontra borrokatzen laguntzeko. Andres Vesaliok (1514-1564) giza anatomiaren ikerkuntza sustatu zuen, eta Miguel Servetek (1511-1553) odolaren zirkulazioaren inguruko teoria berritzailea proposatu zuen.

Kosmologian, ikuspegi geozentrista zokoratu egin zuten, Kopernikoren eta Keplerren teorioen ondorioz. Kopernikok teoria heliozentrikoa garatu zuen, hau da, eguzkia unibertsoaren erdigunea dela, eta Lurra eta gainerako planetak eguzkiaren inguruan biratzen dutela aldarrikatu zuen. Elizak aurre egin zion, erlijio-arrazoietan oinarrituz.

Fisikaren alorrean, Galileo Galilei nabarmendu zen. XVII. mendearen bukaeran, Isaac Newtonen (1643-1714) lanei esker, zientzia-iraultzaren azken urratsak burutu eta zientzia modernoari eman zitzaion bidea.

Horrela, metodo esperimentala nagusitu zen, eta esperimentuek berebiziko garrantzia hartu zuten.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.