Mende bat krisian

XVII. mendeko krisia orokorra izan zen Europan; urte bete iraun zuen, eta honelakoak gertatu ziren:

Zenbait gizartetan (Ingalaterran eta Holandan batez ere), erantzuna lana banatzea izan zen, eta nekazaritza, industria eta merkataritza modernizatu zituzten; enpresa pribatuari lehentasuna eman zioten eta merkatu berriak bilatu zituzten.

Beste zenbait herrialdetan,aldiz, autosubsistentzia nekazaritzako forma seguruenetan (baina geldituenetan) oinarritu ziren krisiari aurre egiteko; manufakturak inportatzen zituzten eta ez zuten garapen industriala sustatzen. Horrek nekazaritza oinarriko ekonomia garatzea ekarri zuen. Espainia izan zen , Mediterraneoko beste zenbait herrialde bezala, krisiari erantzuteko bide horren adibidea.