Trentoko Kontzilioaren erabaki nagusiak
- Elizak mendetan osatutako dotrina baieztatu zen:
- Sakramentuen balioa, hierarkia eklesiastikoa, Aita Santuaren nagusitasuna, amabirjinari eta santuei kultua (Luterok sakramentuak anulatu zituen, bataioa eta eukaristia izan ezik, Amabirjina eta santuekiko kultua baztertu zuen, hierarkia eklesiastikoa errefusatu zuen eta Aita Santuaren agintea ukatu zuen).
- Eta salbazioa lortzeko obra onen balioa (Luterok pertsonak fedeagatik ez obrengatik salbatzen zirela defendatzen zuen, eta Calvinok predestinazioa defendatzen zuen; predestinazioaren arabera, pertsonak jaio aurretik salbatuta edo kondenatuta zeuden, obrak axola gabe).
- Kleroaren formazioa hobetu zen mintegien bidez.
- Dotrina katolikoa talde sozial guztietan zabaltzeko bide berriak sortu ziren, hala nola, katixima.