Espainiak eta Portugalek mundu berria banatu zuten

Tordesillaseko Hitzarmena, Gaztela eta Aragoiko erregeen eta Portugaleko erregearen artean Tordesillasen 1494ko ekainaren 7an hartu zen konpromisoa da. Horren arabera, mundu berriko konkista eta anexio guneak banatu egin ziren. Banaketa hori egiteko, Ozeano Atlantikoa eta inguruko lurraldeek osatzen zuten marra banatzailea hartu zen oinarritzat.

Banaketa Cabo Verde irletako mendebaldetik 370 leguatara ezarri zen. Europarrek ezagutzen ez zuten mundu bat banatzen ari zen (garai hartan oraindik ere Mundu Berriko kostalde kontinentalak, Brasil adibidez, aurkitu gabe zeuden). Beraz, hitzarmena onartzeko unean, sinatzaileek ez zituzten egintzaren garrantzia eta ondorioak ezagutzen (Brasil banaketaren ekialdean geratu zenez, Portugalentzat izan zen).