Carlos eta Felipe

Espainiako Carlos I.a, eta Alemaniako V.a, Ganten, Belgikan, jaio zen. Portugaleko Isabelekin ezkondu zen eta Granadako Alhambraren barruan dagoen jauregia berarentzat eraikitzeko agindu zuen. Garai hartako pertsonai historikorik handiena izan zen.

Felipe II.a Valladoliden jaio zen 1527an. Aitarekin alderatuta, oso bestelakoa zen: serioa, isila eta zorrotza. Lau aldiz ezkondu zen eta Eskorial monasterioan hil zen 1598an. Muturreko katolikoa izan zen eta oso gogor borrokatu zen protestantismoaren kontra.

Karlos I.a eta Felipe II.a, bai izaeraz, bai itxuraz, elkarren kontrakoak ziren. Karlos I.ak begirada motela zeukan eta masailezur irtena, ezin zuen ahoa guztiz itxi eta bizarrarekin erdi estalita eramaten zuen.

Felipe II.ak, aldiz, ile eta bizar laburra eramateko moda ezarri zuen Espainian. Haren garaiko kronikagile batek dioenez, ilea eta bizarra moztea ona zen garbitasun eta gorputzaren txukuntasunerako eta seguruagoa gerrarako, bizar luzea kaltegarrria baitzen etsaiarekin aurrez aurre borrokatu behar izanez gero.