Gatzaren matxinada

Arrazoi ekonomikoengatik eta oinarri forala zuen herri-matxinada bat izan zen.

1631n, Olivares konde dukeak Gaztelako Koroa osoan ezar zitekeen gatzaren gaineko zerga bat onartu zuen. Neurri hori kontraforupean erori zen Bizkaian. Foru-baimena egon arren, jaurerria gobernatzen zuten handikiek zerga onartu zuten. Foru-baimena Nafarroako Erresumak eta euskal probintziek koroak ematen zituen aginduak ez betetzeko erabiltzen zuten izendapena zen; eta baliogabetzen zituzten euren legislazio propioaren kontra, foruen kontra, egiten bazuten.

Herri xehea irainduta sentitu zen, ekonomikoki oso kaltetuta atera zelako. 1632an, Bilbon, istiluak hasi ziren. Herri-hiraren helburu nagusia Bizkaiko nobleak izan ziren: nobleak traidoretzat hartu ziren Bizkaiko legeen kontra egiten zuen zerga onartu zutelako. Gatzaren gaineko zerga ez zen Bizkaian aplikatu.