Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Baliabide naturalen ustiapen tradizionala
Atala: Lurra

Aurkezpena

Gizakia elikagaiak biltzetik ereitera pasatu zenean bere bizitza nomadarekin bukatu zuen herrixka txikietan ezartzen hasteko. Oinarrizko beharrak asetzeko nekazaritza eta abeltzaintza jardueratan oinarritzen den sistemak biziraupen ekonomia izena hartzen du. Autokontsumorako erabiltzen da eta ez dira produktuak merkaturatzen.

XVI. mendetik, baserria Euskal Herriko landa munduko adibide tipikoa bihurtu zen, biziraupen ekonomiaren bidez. Orokorrean nekazaritza eta abeltzaintzarako erabiltzen den harrizko eta egurrezko etxebizitza familiarra da. Bere egitura mediora egokiturik dago eta kokaturik dagoen eskualdearen arabera haren teilatuaren forma ezberdina izan daiteke, hegaleko zabalekin haranetan edo malda handikoak mendietan. Antzina baserriak lekua konpartitzen zuen animaliekin, normalean etxebizitzaren beheko aldean egoten zirenak, neguan bertako bizikideei beroa emanez.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.