Polilaborantza.

Polilaborantza.

Nekazaritza tradizionalarekin loturik, polilaborantza sistema batean lur sail berean landare mota ezberdinak azaltzen dira, elkarri onura ekartzen dioten ekosistemak sortuz: espezie begetal batzuek beste batzuengan eragiten duten intsektu izurriak uxatzen dituzte eta landatutako landare bakoitzak mantenugai ezberdinak hartzen ditu substratutik edo lurra aberasten laguntzen duten beste batzuk ematen dizkio hari.