Mahastien landatzea.

Mahastiaren jatorria duela 6.000 urte kokatu behar da, Aro Tertziarioan. Oso bizitza luzea izaten dute eta erraza da ehun urteko bat aurkitzea. Erro, enbor, xirmendu, hosto, lore eta fruituz osotutako zuhaixka da.


Antzinako zibilizazioek - feniziarrak, iberiarrak, zeltak edo erromatarrak- landatzen zuten eta oso preziatua zen ardoa, jainkoen beteko edaria, ematen zien landare gogorra. Erromatarrak izan ziren haren aprobetxamendua gehien bultzatu zutenak Mediterraneoko beste toki batzuetatik ekarritako barietateak landuz. Ordutik beste espezie batzuekin gurutzatu da eta lanketa hobetu da, gaur egun munduko eskualde bakoitzak mahats zuri edo beltz barietate ezberdinak landatzen dituelarik ardo mota ezberdinak lortuz.