Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Industria: bigarren sektorea

Jarduerak eta industriaren antolakuntza

Industriak naturak ematen dizkigun lehengaiak eraldatzen ditu eta geuk kontsumitzeko produktu bihurtzen ditu.

Artisau-industria tradizionala

Manufaktura: Eskuz egindako produktuak
Egiteko kupelen antzinako artisau-tailerra

Gehienetan, inguruan aurkitzen ziren lehengaietatik abiatuta, eskuz egiten zituen lanak. Tresna tradizionalak eta, aurreko gaietan ezagutu ditugun potentzia txikiko energia iturriak erabiltzen zituen. Lana eskuz egiten zen maisuenak ziren tailer txikietan. Maisu horiek agindu eta babesten zuten aprendiz bat hartzen zuten; batzuetan elikatu eta lo egiteko toki bat besterik ez zioten ematen. Beraz, lehenengo industria-jarduerek ez zuten diru edo baliabide inbertsio handirik behar.

Artisau espezializatuak ziren eta ondo ezagutzen zuten egiten zuten lana. Tokian tokiko merkatuetan saltzen zituzten beren produktuak eta kontsumorako oinarrizko produktuak baino ez zuten ekoizten: oinetakoak, arropa, etxerako tresnak eta lanabesak. Gehienetan hiri edo hiri-gune garrantzitsuetan kokatzen ziren, produktuen garraioa, denbora behar zuen oso lan gogorra eta garestia baitzen. Gainera, artikuluak garestiak ziren eta edonork ezin zituen eskuratu.

Lehenengo Industria-iraultza (XVIII. mendea)

XVIII. mendean artisau-ekoizpenetik industria-ekoizpenera pasatu zen.

Ingalaterrako oihal-industriak bultzatuta; izan ere, Bretainia Handiak sartu zuen.

lurrun-makina. Lantegietan makinak instalatzeari mekanizazioa esaten zaio. Garai hartako ekoizpena bestelako makinekin errazten bazen ere – energia hidraulikoak mugitzen zituen lanabesak (burdinolak eta bolategiak adibidez) -, berriak ikatzez elikatzen ziren motorrek mugitzen zituzten, eta bi aldiz eraginkorragoak ziren. Lana denbora gutxiagoan egiten zuten, beraz, artikulu gehiago lortzen ziren eta produktibitatea handitzen zen. Esku-lan ugari lortzeko, hirietan kokatu ziren; hirietan merkatua zuten ere.

XVIII. mendeko industria-paisaia

Siderurgiak, edo burdinaren metalurgiak, oso aurrera egin zuen ere lurrun-makinaren teknologiari esker. Industria mota horrek burdina eta ikatz ugari kontsumitzen zuen; hori dela eta, harrikatz-hobietatik, burdina-meategietatik, kaietatik eta trenetatik hurbil instalatu zen.

Garraioa oso laguntza garrantzitsua izan zen industria hazteko. Lurrunezko tren-makina eta itsasontzia agertu ziren. Industria mota horren jarduera oso kutsakorra zen ingururako, ikatzaren konbustioak belztu egiten baitzituen tximini luzez betetako paisaia, langile-auzoak eta kaiak edo trenbideak.

Sistema ekonomiko kapitalistaren sorrera

Industria jarduerak etekin handiak ekarri zizkien lantegietako jabeei: aberastu egin ziren. Burgesia industrial berriaren diru hori hainbat negoziotan inbertitu zen, eta kapital izena eman zioten. Orduantxe hasi zen sistema kapitalista indarra hartzen. Jabego pribatuan eta eskaintza-eskarien legearen araberako merkatuko presioen erregulazioan oinarritzen zen

Genero ugari ekoizteak merkatzea ekarri zuen eta jendeak lehen erosi ezin zituen artikuluak eskuratu zituen. Artisautza-tailerrak ixten hasi ziren eta horien ordez, lantegi erraldoiak instalatu ziren. Lantegietan pertsona askok egiten zuten lan makinak mugitzeko eta soldata txikiaren truke. Hori dela eta, garai horri Industria-iraultza deitu zitzaion. Aldaketa kuantitatibo eta kualitatibo handiak ekarri zituen garai hartako industriaren ekoizpenean.

Bigarren Industria-iraultza (XIX. mendea)

Oraingo honetan, Ameriketako Estatu Batuak, Alemania eta Japonia izan ziren protagonistak. Aztoramen industrial berriaren ezaugarri nagusiak, makina sofistikatuagoak eta energia iturri berriak izan ziren, petrolioa eta argindarra. Produkzioa are gehiago handitu zen horrela. Gainera, kate-lana eta antzeko ekoizpen teknikak jarri ziren abian, hala nola fordismoa eta taylordismoa. Teoria horiek lanean ematen zen denbora hobeto aprobetxatzeko erabili ziren.

Teknologiako aurrerapenek pertsonen bizi kalitatearen hobekuntza ekarri zuten; eta elikagaien ekoizpena handitzeak populazioaren hazkundea erraztu zuen. Bretainia Handian 1780an 9 milioi izatetik 1850ean 21 milioi izatera pasatu ziren. Europako populazioa 188 milioitik 266 milioi izatera pasatu zen 1850ean. Horrek eragina izan zuen elikagaien eskaeran, eta Laborantza-iraultza gertatu zen ere: landa-lanetan makinak erabili ziren.

21

Erantzun zure koadernoan

  • Idatz ezazu zein den zure herri edo hiriko industria-jarduera.

1970eko krisialdia

Lehenengo autoak

XX. mendearen erdialdean, lorpen zientifikoek eraginda, eta hamar urtetan zehar, industria-produkzioa hirukoiztu egin zen eta nekazaritza-produkzioa % 50 hazi zen. siderurgia, elektrokimika, elektrometalurgia, petrokimika arloak , eta batez ere, zerbitzu eta kontsumo arloak azaleratu egin ziren eta indarra hartu zuten. Berehala hasi ziren gizarteari etekinak eta onurak ematen. Autoen ugaritzea oso nabarmena izan zen. Hasiera batean eskuraezina izan zen, baina aurrerago, eta fordismoari esker, pertsona askorentzako eguneroko garraioa izatea lortu zen.

Industriak, mendearen lehen erdialdean, energia iturriak behar zituen lan egin ahal izateko; garraiorako ezinbestekoak ziren petrolioa eta argindarra behar zituen batez ere,. Industria-eraikin handiak eraiki ziren hirietan, errepidetatik eta itsaso-kai komertzialetatik gertu; horrela sortu ziren gaur ezagutzen ditugun hiri-aglomerazioak. Gizarteak lantegiek ekoizten zituzten produktuak kontsumitzen zituen. Gizon eta emakumeak kapitalean oinarritutako sistema ekonomiko baten parte ziren (kapitala negozio batetik bestera aldatzen zen eta diru kopuru handia inbertitzen zen merkatu berrietan).

Ondorioz, oso urte gutxitan, energia kontsumoa erritmo berean hazi zen. Herrialdeek, Europakoek batez ere, ekoizten ez zuten energia, bereizi gabe kontsumitzen zuten. Petrolioa ekoizten zuten herrialdeak presio talde bihurtu ziren eta euren interesen arabera igotzen edo jaisten zuten barrilaren prezioa. Gainera, erreserbak pixkanaka urritzeak are balio handiagoa ematen zion erregaiari, ekonomia hondoratu arte. Oso urte gutxitan, petrolioaren prezioa hamar aldiz garestitu zen. Erritmoa ezin zenez mantendu, produkzioa gutxitu zen, eta horrekin batera irabaziak. Krisialdiak oso gogor astindu zuen Europa.

Herrialdeek politika zorrotzak jarri zituzten martxan, eta euren artean hitz egiten hasi ziren krisi gehiagorik gerta ez zedin. Bizi mailak oso nabarmen egin zuen behera eta akordioak lortzeko beharra zegoen. Ongizate-gizartea lortzeko ideia abian zegoen.

Euskal Herrian, XX. mendearen erdialdean, autonomiaren hazkunde ekonomikoa ekarri zuen industria-jarduera oso handia izan zen. Baina 1973an gainbehera etorri zen eta langabezia-tasa handia sortu zen Bizkaian eta Gipuzkoan batez ere. Siderurgian eta untzigintzan nabaritu zen gehien. Birmoldaketa era desorekatu batez gertatu zen, eta barrualdearen eta kostaldearen arteko alde ekonomikoak nabarmendu ziren. Enpresek esfortzu handia egin behar izan zuten aurrera jotzeko: teknologia berriak aplikatu behar izan zituzten eta langile kopurua murriztu behar izan zuten. Helburua merkatuan lehiakorrak izatea eta produktu merkeagoak eskaintzea zen.

Industria modernoa

Gaur egungo industriak ikatzetik, argindarretik edo petroliotik ateratzen den energia ugari behar du.

Industria-lanak lantegietan egiten dira, eta lantegi horiek jarduera egin ahal izateko eta etekin ekonomikoak lortzeko kapitala (dirua) inbertitu duten enpresa edo enpresa-sozietateenak dira. Produkzioa merkea da produktu mota bat merkatura ateratzea lortzen denean.

Gehienetan behar diren lehengaietatik eta produktuen garraioa erraztuko duten komunikabide onak dituzten gune urbanizatuetatik hurbil garatu badira ere, gaur egun, komertzializatuko den tokitik urrun instala daitezke, aurrerapen teknologikoek produktuen komertzializazioa urrutian ahalbidetzen dutelako.

Munduko industria-guneak

Egun produkzio metodoa zenbait fasetan banatzen da (planifikazioa, marketinga, diseinua eta kalitate kontrola), eta gune bereizietan egin daiteke (langileak ere fase zehatz batean arituko dira). Fase bakoitzean lan bat egiten da; langileak, beraz, langile espezializatuak dira eta soldata jasotzen dute lanaren truke. Lanik astunenak industria-robotek eta instrukzio informatikoen bidez programa daitezkeen makinek egiten dituzte. Esku-lana behar da, baina oso espezializatua izan behar du.

Gaur egun, industria arlorik garrantzitsuenak telematika, laserra eta bioteknologia dira.

Industriaren kokapen espaziala: garraioa jada ez da arazo bat, abantaila baizik; izan ere, produktuak munduko edozein tokitara eraman daitezke, oso azkar eta merke. Enpresa korporazio handiek (multinazionalak) esku-lan merkea, presio fiskal txikia (zerga baxuak) eta ingurugiroaren kontrol gutxi egiten den herrialdetan instalatu nahi izaten dituzte beren lantegiak.

22

Erantzun zure koadernoan

  • Adieraz itzazu garai industrialen arteko desberdintasunak: industria tradizionala, lehenengo industria-iraultza, bigarren industria-iraultza eta industria modernoa.
23

Erantzun zure koadernoan

  • Azal ezazu nola eragin duten teknologia berriek lantokietan, ekoizteko eran, esku-lanean eta industriaren kokapenean.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.