Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Mundu ekonomia gaur egun
Atala: Industria: bigarren sektorea

Industria motak

Industria moten sailkapena merkaturatzen diren onura motetan oinarritzen da:

Industria astuna

Argindar eta bero kopuru handia behar da altzairua mozteko

Oinarrizko industriatzat hartzen da. Produktu erdilanduak egiten ditu beste industria batzuek beren produktuak egin ditzaten. Industria mota horren barruan burdinaz eta altzairuz hornitzen gaituen siderurgia, eta kloroa, azido sulfurikoa eta petroliotik ateratzen diren antzeko sustantzia kimikoak ematen dizkigun industria petrokimikoa ditugu.

Lehengai eta energia kopuru handia kontsumitzen dute, gune zabalak okupatzen dituzte eta kapitalaren inbertsio handia egin behar izaten dute.

Hornikuntzarako Industria

Eraikitzeko garabi telegidatua

Beste industria batzuek beren jarduera egiteko beharrezko dituzten produktuak sortzen ditu, baita garraiorako materialak ere. Hala nola, eraikuntzarako materialak, makinaria eta industriarako tresneria, trenbidetarako eta ontzigintzarako hornikuntza, robotak, elektratresnak etab.

Kontsumorako industria

Zapatak

Ekoizten dituen produktuak, publikoak kontsumitzeko dira, kontsumitzailearengana zuzenean heltzen dira.

Europako industria-jarduera

Industria-guneak Iberiar penintsulan

XX. mendeko hirurogeita hamargarren hamarkadako munduko krisiaren ondorioz, industria arlo tradizionalak krisian sartu ziren petrolio eta argindarraren menpe zeudelako. Jarduerak nabarmen egin zuen behera, eta gehienak Europako ekialdean geratu ziren.

Europako mendebaldean, aldiz, teknologiaren ikerketan eta garapenean inbertitu zen; horrek produktibitate handia oso kostu txikian ekarri zuen. Gaur egun, enpresa handiak enpresa txiki eta ertainekin batera aurki ditzakegu. Berrikuntza, kalitatea eta diseinuaren bidez, lehiakortasuna handitu nahi dute guztiek.

Europako industriagune garrantzitsuenak

Mendebaldeko Europako gunerik industrializatuenean, gorantz ari diren gune industrializatuak eta krisia batera bizi dira. Ikatz-meategiak, Iparraldeko itsasoaren petrolio-meategiak eta Alemaniako, Frantziako eta Ingalaterrako kai handiak aspaldi ari dira gainbehera nozitzen. Bestetik, Paris, Manchester eta antzeko metropoli handietan dauden goi mailako teknologia-industriak gorantz ari dira.

Ekialdeko Europan foku industrial nagusiak Ukrainian eta Errusian daude. Ikatz, metalurgia, kimika, makinaria eta garraio arloetan egiten ari diren lanagatik nabarmendu dira. Industria-jarduera tradizionalak direnez, desabantailan daude, eta beraz, krisian.

25

Erantzun zure koadernoan

  • Bila ezazu interneten “merchandising” hitzaren definizioa. Ezagutzen dituzun kasu bi aukeratu.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.