Enpresak biltzeko erak

Kontzentrazioak

Enpresak itunen bidez batzen dira gehienetan. Baina badago ere enpresa batek beste enpresa bat burtsaren bidez erosteko aukera (dituen akzio gehienak beretzat hartuz). Finantza mugimendu horrek EEP du izena. Burtsaren funtzionatzeko era aurrerago ikasiko dugu, gaiaren 7. kapituluan.

Cártel: sektore bereko enpresa independenteen arteko akordioa. konpetentzia kontrolatzen dute eta produktuari salneurri bera ezartzen diote. Adibidez: LPEE (Lurralde Petrolio-Esportatzaileen Erakundea)

Trust: sektore bereko enpresen arteko fusioa enpresa bakar bat osatzeko. Adibidez: Tavex Algodonera. Espainiako enpresa zen, Tavex izena zuen eta Brasiliako Santista enpresarekin fusionatu da oihal bakeroa ekoizteko.

Holding: enpresen finantza sozietate bat da, eta burtsan dituzten akzio gehienak erosita kontrolatzen dira. SEPI izenekoak estatuko kapitalarekin funtzionatzen dituzten Espainiako enpresak kontrolatzen ditu.