Burtsaren funtzionamendua

Kontuan izanda benetako denboran emandako prezioak, burtsan diru kopuru handiak ordaintzen dira era seguru batez. Batetik, beren irabaziak publiko egin ostean, negozioen akzio-paketeak eskaintzen dituzten enpresek, erakunde publikoek eta bestelako erakundeek hartzen dute parte. Bestetik, partikularrek eta enpresa taldeek hainbat eskaintzen alde egiten dute. Erdian, bitartekariak, burtsa-artekariak izenekoak daude. Transakzioa ondo egingo dela ziurtatzen dute komisio baten truke.

Burtsa XVII. mendetik dugu, herrialdeak beste kontinentetatik ekarritako merkantziak saltzen eta erosten hasi zirenean; oso garrantzitsua izan zen espezien merkatua. Estatu bakoitzak erregulatzen du bere merkatu-sistema (diruaren, balioen eta produktuen salerosketa).

Burtsaren funtzionamendu ona ezinbestekoa da herrialde bateko ekonomia indartzeko. Gainera, nazioarteko burtsak konektatuta daude beren artean, eta bat txarto doanean, gainontzekoek nabaritu egiten dute. Finantza mundua Estatu Batuetako “Dow Jones” burtsara begira egoten da beti, handienetako bat delako. Horren atzetik, Londres, Alemania, Frantzia, Japonia, Italia, Brasilia eta Mexikoko burtsak ditugu.