Atlantikoko Arkua

Europar Batasunak Europako espazioa zortzi gunetan egituratu du. Frantziako iparraldetik hedatzen den litorala batez ere, Irlanda, Ingalaterra, Kantauriko kostaldea eta Portugal hartzen dituena eta Andaluziako mendebalderaino heltzen dena. Gune horiek garraiorako antzeko arazoak dituzte: komunikazio egituren ahuldadea, barruko desoreka sozial, demografiko eta ekonomikoek handitu egiten dutena.

Europar Batasunak proposatzen dituen ekintzen artean, trenbide-sarea hobetzea eta, kai, aireportu eta antzeko egiturak handitzea eta hobetzea daude. Eskualde guztietara heldu nahi da; garapen eta teknologiaren gizartean sartzen saiatzen ari dira, eta horrela, ongizate baldintzak hobetu nahi dituzte.