Petroliontziak itsaso-bide beretatik ibiltzen dira gehienetan. Herrialde batzuetako kostaldetatik gertuko zenbait pausu arriskutsuak dira; bertan istripuak gertatzeko aukerak handiak izaten dira eguraldiagatik.
Azkenaldian gertatutako istripurik handiena eta ingurumenean eragin handia izan zuena 2002 urtean gertatu zen Galiziako kostaldean “Costa da morte” izenekoan. Prestige petroliontzi kroskobakarrak (batzuek bi eramaten dituzte gehiago babesteko) 77.000 tona petrolio zeramatzan aipatutako kostaldearen aurrean, enbata baten ondorioz, kroskoa apurtu zitzaionean. Eguraldi txarra iragartzeko aholku eta oharrei kasurik egin gabe, okerrena gertatu zen, eta barruan zeraman petrolioak ebakiduratik atera zen eta orban erraldoi bihurtu zen. Lehenengo orban hori kostalderaino heldu zen eta kostaldeko habitata suntsitu zuen: litoraleko hegaztiak, eta itsaso-landareak. Orduko agintarien erabakiek ezin izan zuten ontzia urperatzea ekidin, eta horrek marea beltz gehiago sortu zituen. Kantauri osoan hondamendi larria gertatu zen.
Kaltea ahalik eta gehien ekiditeko penintsula osoko eta Frantziako boluntarioek Galiziako kostaldea garbitzen lagundu zuten, eta horrela sortu zen orduko politikariak presionatu zituen aldarrikatze-mugimendua.
Ixteak 12.000 milioi dolar balio izan zuen, inoiz izan den istripurik garestienetako bat, Chernobilgo istripu nuklearraren ostean.