Nigeria

Nigeria

Níger ibaiaren delta munduko ekosistemarik aberatsenetariko bat da. Bertan, 31 milioi pertsona bizi dira; horietako bat Ken dugu, Ogoni lurraldeko Bodo Creek komunitateko arrantzalea. Nigeriako gobernuak eta enpresa multinazionalek ustiatu duten petrolio meatoki zabalak ere badaude. Shell, lurraldean lan egiten duen konpainiarik garrantzitsuena da.

Petrolioaren ustiaketak milaka milioi dolarretako sarrerak eman ditu; baina petrolio eta hondakinen isurketek, eta gasen konbustioak pobretu egin dute lurraldeko populazioa. Bertakoek ur kutsatua erabiltzen dute edateko, janaria prestatzeko eta garbitzeko. Ereiteko lurrak suntsitu eta arrainak kutsatu dituzte; populazioaren bizibide gehienak, beraz, suntsitu dituzte.

Niger ibaiaren deltan urratu egiten da biztanleek bizi-maila duina izateko, osasunerako eta petrolioaren industriak ekartzen dituen eraginen inguruko informazioa izateko duten eskubidea. Shell eta Nigeriako gobernua dira errudun nagusiak.

Amnistia Internazionalak bidalitako txostena. 2009