Eusko labela eta produktuaren etiketa

Lehenengo sektorearen ekoizpenerako teknika berriei esker, eta aire bidezko garraioaren laguntzaz,azken urteetan, beharrezkoak diren produktu inportatuak, hala nola elikagaiak, aurki ditzakegu gure merkatuan. Bai begetal, bai animali jatorrikoak badira ere, bertako produktuekin alderatuta oso prezio baxuan eskaintzen dira. Gure probintzian ontziratzen diren baina beste edozein herrialdetatik datozen produktuak ere topa ditzakegu.

Bertako produktuak kanpoko produktuen inbasiotatik babesteko, Europar Batasuneko herrialdeek kalitate labela (etiketa ingelesez) sortu zuten. Euskadin, Kalitatea Fundazioak erregulatzen du. Ikur grafikoa kalitatearen K da. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoan ekoiztutako edota egindako nekazaritzako elikagaiak identifikatzeko balio du, eta gainera, duten kalitatea, berezitasuna edo bitxitasuna bataz bestekoa gainditzen dutela adierazten du.

Labela ez ezik,elikagaiak nondik datozen jakiteko beste era batzuk ere badaude, hala nola, etiketa irakurtzea. Ontziratua bada, osagaia guztiak, jatorria eta non ontziratu den agertu behar dira; eta nekazaritza edo abeltzaintza ekologiko tik badatoz, Europako Komunitate Ekonomikoak homologatutako etiketak ere jarri behar dira. Harategi eta arrandegietan eskaintzen diren produktuen jatorria adierazi behar da.