Telelana

TIC izenekoak, telematika eta informatika batez ere, pertsonek lan egiteko era aldatzen ari dira eta ekoizpen era berriak sortzen ari dira. Telelana izenekoak, kontratatzen duen enpresarena den bulego batean, edo lankideekin egoteko beharrik gabe, lan zehatz bat egiteko aukera ematen du. Ekoizten duena bidaltzeko, internet erabiltzen du eta komunikatzeko, telefonoa. Lan mota horretan ez dago ordutegirik eta langileak erabaki dezake noiz hasiko den lanean, baina emandako lana egin behar du. Emandako lanak erabakitako epean bukatzea ziurtatzen dituzten helburu eta konpromisoetatik abiatzen da. Abantaila handia da enpresentzat, lanpostu fisikoa sortzeak dakarren gastua aurrezten dutelako: lokal egokitua, argia, altzariak, komunikazioak, desplazamenduak…