Industrializazioa eta 70. hamarkadaren krisialdia Bilbo Handian

Bilboko portua

XIX. mendetik Nerbioi itsasadarraren garapen ekonomikoaren euskarri bi sendotzen ari ziren: burdina eraldatzeko industria-jarduera eta kaietako azpiegiturak egiteko industria. XX. mendeko 60. eta 70. hamarkadetan siderurgia eta petrokimika nabarmen hasi ziren eta itsasadarrean nabigatzeko lanak sortu zituzten. Bilboko portuaren jarduerak gero eta ugariagoak izan ziren eta lanpostu ugari sortu ziren.

Iman

Kaira petrolio gordina, burdina, ikatza eta txatarra heltzen zen. Inguruetan tratatzen zuten eta horrela sortu zen paisaia industrialaren adibide garbia: altzairutegiak, itsasontziak, ikatz-biltegiak. 1973an gertatu zen petrolio krisia kolpe latza izan zen arlo horretan. Euskal ekonomiak atzera egin zuen eta itsasadarraren ertzetan lantegi utziak, erabiltzen ez ziren garabiak eta herdoildutako itsasontziak ikusten ziren.

Bilboko garabiak
Euskalduna Jauregia

Azken urteetan Bilboko agintariak saiatu dira zonaldea berreskuratzen. Etxebizitza berriak eraiki dituzte, altzairutegi zaharrak eraitsi dituzte eta industrializazioaren eta ontziolen desagerpen traumatikoaren oroimenez monumentuak eraiki dituzte, hala nola, “Euskalduna jauregia”.

Gipuzkoak ere gainbehera bizi izan zuen Deban, Urolan eta Orian.