Umeen esplotazioa hirugarren munduan

UNICEF erakundearen arabera, 15 urte baino gutxiago dituzten 250 milioi ume eta nerabek soldatapeko lan bat dute, eta gehienetan, minimotik behera kobratzen dute. Loreak edo oroigarriak saltzen dizkiete turistei hirietan, edo produktu kimikoz kutsatuta dauden sailetan lan egiten dute. Etxeko lanak ere egiten dituzte edo alfonbrak lantegietan. Ez dira eskolara joaten, ikasten dutena kalean ikasten dute. Familian dagoen txirotasunak, familiako kide guztiak lan egitera behartzen ditu ahalik eta diru gehien ateratzeko. Horregatik aurkitzen ditugu umeak kalean lan errazak baina gogorrak egiten. Jarduera horietako asko legalitatearen mugetan daude: eskaletasuna edo kalean egiten den salmenta.

Kanbodian, adibidez, 14 eta 15 urte bitarteko umeak adreiluak egiten aritzen dira lanean, astean 14 eta 35 orduz. Indian, harrobietan aritzen dira eta tea batzen edo zetazko ohilak egiten; Kolonbian ikatz-meategietan etab. Lan mota horrek eragina du hazkundean, bai fisikoki, bai psikikoki, ezin delako jolastu, eta jolasa oso garrantzitsua da pertsona beten garapenerako.