“Burtsa” izena

brujas

Van Der Buërse familiak, Europako Brujas hiriko familia noblea, Flandesen, salerosketarako bilerak antolatzen zituen. Armarrian txanponak zeramatzaten larruzko hiru poltsa agertzen ziren. Brujas, XIII. mendean, kaidun hiria zen, oihal industria handia zegoen bertan, eta Europa osoan ezagutu zen hazkunde ekonomikoa ekarri zuen ingurura. Protagonismoa Belgikarekin batera banatzen du. Belgika munduko merkataritzaren gunerik garrantzitsuena da eta lehenengo burtsa bertan hasi zela funtzionatzen esaten da.

Baina Buërse abizena, garai hartan ahoz aho zebilena, “Burtsa” bihurtu zuten gaztelania hiztunek. Eta burtsa izena oso egokia da merkatu hori izendatzeko.