Kobeko haragia

Japoniar jatorrikoa da, eta azkenaldian, herrialde garatuetan modan dago. Abereak horrela zaintzeko erak (Japoniako milaka urteko teknika) gero eta jarraitzaile gehiago ditu eta tokia aurkitu du merkatuan. Tajima arrazako idiak azal beltza du eta Kobe izenez ezagutzen den haragia ematen digu. Haragi horren berezitasuna animaliak izan duen bizitza da. Jaiotzen denetik estabulazioan, oso ondo tratatzen eta zaintzen dute; muskuluak ere zaintzen dizkiote masajeen bidez. Elikadura kontrolatzen diote; kontsumitzen duen guztia naturala da, sakea edaten du baita garagardoa ere. Estresik gabeko bizitza osasuntsu horren ondorioa haragi hezea eta zaporetsua da. Gainera, oso koipe gutxi du eta osasungarria da. Nahiz eta oso elikagai garestia eta luxuzkoa izan, Ameriketako Estatu Batuetan hasi dira teknika imitatzen; beraz, laster lehiakorra izango dela pentsa dezakegu.