Hasiera Contacto Menua Edukia
3eso
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Ongizate gizartea eta ingurumena
Atala: Ingurumen-arazo nagusiak

Deforestazioa

Gaztela

Arazo larria da, zuhaitzen eginkizuna funtsezkoa baita planetarentzat: CO2 xurgatzen eta oxigenoa sortzen dute, airea garbituz. Gainera, substratuen emankortasuna ziurtatzen eta lurra uholdeen eraginetik babesten dute. Azkenik, zuhaitzen inguruan, habitat garrantzitsuak sortzen dira.

Basoen ustiapena oso aspaldiko kontua da. Kontsumo-ondasunen lehengaiak eskuratzeko ustiatzen dituzte. Jardunbide horrek berez ez du zertan erasokorra izan, orekari eutsiz gero. Gaia egoki kudeatuz gero, moztutako zuhaitz masa berreskuratzeko aukera izango dugu.

Basoek beste era bateko grina ere piztu ohi dute: nekazaritza- eta abeltzaintza-lurrez jabetzeko nahia, alegia. Bi ekonomia-jarduera horiek aberastasun-iturri dira, baina komunitate pobre batzuek basoetako lurretan gauzatzen dituzte, biodibertsitatea galtzeko arriskuaz jabetu gabe. Bestalde, herrialde aberatsek, kontsumitzaile handiak izanik, gero eta egur gehiago eskatzen dute, eta industriek negozio-aukera bikaina dela ikusi dute.

Deforestazioaren ondorioz, uholdeak eta lur-jausiak sortzen dira, biodibertsitatea galdu eta berotegi-efektua areagotu egiten da.

5

Erantzun zure koadernoan:

  • Laburbil eta aipa itzazu desertizazioaren iturburuak.
  • Bururatzen al zaizu inolako konponbiderik? Azal ezazu labur-labur konponbide bat eta eman arrazoiak.
© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.