Ozono-geruzaren zuloa

Ozono-geruzaren gune jakin batzuk murriztu edo mehetu egiten dira, eta horregatik esaten da zuloak sortu direla. Azken aurkikuntzarik larriena NASAren satelite batek egin zuen, Antartikaren gainean, 2000. urtean. Oro har, horrelako gorabeherak udaberrian gertatzen dira, eta, udan zehar, zuloek lehengo tamaina berreskuratzen dute. Zientzialariek diotenez, estratosferan kloro- eta bromo-pilaketak sortzen direlako gertatzen da hori, eta iturburuak, hain zuzen, CFC konposatuen eta metil bromurozko desinfektatzaileen isurpenak izaten dira. 1987an, Montrealeko Protokoloa onartu zenean, 10 urtetan CFC ekoizpenak erdira murrizteko konpromisoa hartu zuten herrialde batzuek. Asmoak asmo, ozonoan zuloak sortzen ari dira oraindik.