Euskal Herriko urak

Nerbioi ibaia

Itsasontziak Bilboko Itsasadarrean. Euskal Herriko urek kutsadura-arazoak dituzte, aurretik inolako tratamendurik izan ez duten zaborrak isurtzen direlako. Industria eta hirietan, detergenteak, nitratoak eta fosforoak jaurtitzen dira, eta, nekazaritza-eremuetan, pestizidak eta hondakin organikoak. Aipatutako ekintzen eraginez, algen kopurua ugaritu egin da. Algak oso azkar ugaltzen dira eta ibaietako oxigenoa kontsumitzen dute. Azkenean, usteldu egiten dira. Horixe ari da gertatzen Nerbioi, Ibaizabal eta Ebro ibaietan. Jakinekoa denez, lehen bi ibaiak Bilboko Itsasadarrean bateratzen dira. Euskal Autonomia Erkidegoak saneamendu-planak abiarazi ditu kutsatutako guneetan.