Euskal Herriko energia-politika

Energiaren Euskal Erakundea (EEE) 1982an eratu zuten, Eusko Jaurlaritzak alor horretan plan jakin bat abiarazteko beharra zegoela ikusi zuelako. Planaren bidez, Euskadiko energia-politika egituratzea, industria indartzea eta herritarren bizitza maila handitzea lortu nahi zuten.

EEEk energia-aurrezpenaren, energia berriztagarrien eta gas naturalaren inguruko ekintzak sustatzen ditu, petrolioarekiko mendekotasuna bertan behera utzi eta gas naturalaren erabilera areagotzeko, eraginkorragoa baita, eta ez hain kaltegarria ingurumenarentzat. Egungo energia-estrategiaren ardatzak honako hauek dira: