Hiru euskal lurraldeetako kontsumoa

ARABA

Arabako barne-kontsumo gordina EAEko guztizkoaren % 14koa izan da, 1.068 ktep-ekoa, aurreko urtekoa baino % 4,3 txikiagoa. Kontsumorik handieneko energia motak petrolioaren deribatuak izan dira berriz ere (guztizkoaren % 42), eta bigarrena, aldiz, gas naturala (% 35).

Araban, energia gehien kontsumitu duten alorrak honako hauek dira: industriak (azken kontsumoaren % 43), garraioak (% 36), bizitegiak (% 10), zerbitzuak (% 8) eta lehen sektorea (% 3). Kontsumorik handieneko industria-azpisektoreak siderurgia-galdaketarena eta beirarena izan dira.

BIZKAIA

2007an, Bizkaiko barne-kontsumo gordina EAEko guztizkoaren % 54koa izan da, 4.225 ktep-ekoa, aurreko urtekoa baino % 1,3 handiagoa. Eskaririk handieneko energia mota gas naturala izan da (% 47), eta, ondoren, petrolioaren deribatuak (% 44) eta energia berriztagarriak (% 6) kontsumitu dira gehien.

Bizkaiko azken kontsumoaren % 46 industria-sektoreari dagokio, eta % 34 garraio-alorrari. Energia gehien kontsumitu duten industria-azpisektoreak siderurgia-galdaketarena eta papergintzarena dira.

GIPUZKOA

2007an, Gipuzkoako barne-kontsumo gordina 2.481 ktep-ekoa izan da, aurreko urtekoa baino % 2 handiagoa. Petrolioaren deribatuek (guztizkoaren % 35), gas naturalak (% 26), energia elektrikoak (% 20) eta erregai solidoek (% 15) izan zuten eskaririk handiena.

Gipuzkoan, azken energia-kontsumoaren % 49 industria-sektoreari dagokio, eta % 35 garraio-alorrari. Energia gehien kontsumitu duten industria-azpisektoreak siderurgia-galdaketarena eta papergintzarena dira.