Mahatma Gandhi.

ghandi

Indiako errupiak. Indiako monetan, Mohandas Karamchand Gandhiren (Mahatma Gandhiren) irudia azaltzen da. Gandhi 1869ko urriaren 2an jaio zen Porbandar herrian, Indian, eta 1948ko urtarrilaren 30ean hil zuten, New Delhin. Abokatua, pentsalari begetariano hindua eta politikaria zen. Indiako mugimendu nazionalistaren buru bihurtu eta bere herriaren independentzia aldarrikatu zuen, bide baketsuak (gose-grebak, manifestazioak, martxak...) erabiliz. Desobedientzia zibilaren eta indarkeriarik gabeko erresistentziaren bidea hartzeko eskatu zien jarraitzaileei. Askotan espetxeratu zuten, emaztearekin batera. Izan ere, emaztea espetxean hil zen. Behe mailako kastak gizarteratzearen eta landa-eremuak garatzearen alde egin zuten. Era berean, kapitalaren eta lanaren arteko oreka bilatu behar zela zioen. “Ez dago bakerako biderik; bakea da bidea.”