Nafarroako gobernua

Nafarroako Legebiltzarreko barnealdearen argazkia

Nafarroako Legebiltzarreko barnealdearen argazkia. Nafarroako gobernua bere foru-erregimen historikoaren hobekuntzan oinarritzen da. 1982an, Nafarroako Foru Eraentza Berrezarri eta Hobetzeari buruzko Lege Organikoa hitzartu zuen Espainiako gobernuarekin. Legebiltzarrari Nafarroako Gorteak deitzen diote, eta 50 legebiltzarkide ditu. Nafarroako Gobernuak edo Nafarroako Foru Aldundiak –halaxe ere deitzen baitzaio– lurraldeko administrazioa eta politikak zuzentzen ditu. Azkenik, Nafarroako Justizia Auzitegiak botere judiziala gauzatzen du. Erkidegoko hiriburua Iruñea da, eta sinboloa, berriz, erdialdean armarri bat duen bandera. “Gorteen ereserkia” VIII. mendekoa da, eta Erdi Aroan Nafarroako gorteetan abesten zuten.