Lurralde-antolamendua, Espainiako Konstituzioaren arabera.

EAEko hiru lurralde historikoetako armarriak: Arabako, Bizkaikoa eta Gipuzkoakoa. 137 artikulua. Estatuaren lurralde-antolamenduaren oinarriak udalerriak, probintziak eta autonomia-erkidegoak izango dira. Entitate horiek guztiek autonomiaz kudeatuko dituzte beren interesak. 140. artikulua. Konstituzioak udalerrien autonomia bermatuko du. Nortasun juridiko osoa izango dute, eta udalek gobernatuko eta administratuko dituzte. Udal-ordezkariak alkatea eta zinegotziak izango dira. Zinegotziak tokian tokiko biztanleek hautatuko dituzte, zuzeneko sufragio unibertsal, berdin, aske, eta sekretu bidez, legeetan xedatutako eran. Alkatea zinegotziek edo udaleko biztanleek aukeratuko dute. Kontzeju irekiaren erregimen-baldintzak legeak arautuko ditu.

Arabako armarria
Bizkaiko armarria
Gipuzkoako armarria