Foruak

Foruak

Lege eta pribilegio jakin batzuk jasotzen dituzten dokumentu historikoak. Lege eta pribilegio horiek Iberiar Penintsulako erresuma zaharretako hiri- eta landa-guneen bizimodua arautu zuten, Erdi Arotik XIX. mendera arte. Lehen autogobernu motak izan ziren, beraz, lurraldeetako eguneroko bizitzari lotutako gaiak finkatzen eta arautzen baitzituzten, errege-erreginen boteretik at. Hainbat eratako foruak zeuden, hiri eta hiribilduen eta gobernatzaileen arteko harremanen arabera. Historian zehar, errege-erreginek errege-forua inposatu zieten beren agindupeko biztanleei, lurralde txikien gobernua kontrolatzeko. Baina biztanleen leialtasuna lortzea ere komeni zitzaienez, pribilegioak ematen zizkieten: adibidez, ermandadeei zergak biltzen eta legeak onartzen uzten zieten, gaizkileak menderatzeko.