Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Herrialde pobreen mendekotasuna
Globalizazioa![]() Nazioartean nagusitu den globalizazio- edo mundializazio-prozesuaren eraginez, mendekotasun-harremanak sortu dira zenbait herrialderen artean. Geografia-esparruen arteko elkarmendekotasuna dela eta, mundua herrixka bat omen da gaur egun; izan ere, “herrixka globala” deitzen diote. Ekonomiak mundu mailan jarduten du:
Ekoizpena antolatzerakoan, mundu osoa hartzen da kontuan. Konpainia handiek ekoizpen-urrats bakoitza non gauzatu erabakitzen dute, abantailen arabera. Horrela, produktua herrialde jakin batean egiten dute, kasuan kasuko lehengaiaz baliatuta, eta, gero, beste herrialde batean ontziratzen dute. Azkenik, Hirugarren Munduko herrialde batean edo hainbatean saltzen dute, hiru aldiz garestiago. |