3eso
Gizarte Zientziak

Irakur ezazu honako testu hau:

GKE batzuek Nikeren ekoizpen-jarduerak kritikatu dituzte

Nike etxeko oinetakoen % 99 Asian egiten da. 1984an, ekoizpen-guneak Koreara eta Taiwanera eramatea erabaki zuten, baina, demokratizazio-prozesuen ondorioz, are "baldintza hobeak" bilatu zituzten. 1989an, Nike oinetakoen % 68 Korean egiten zen; 1992an, kopuruak oso bestelakoak ziren, ordea: Korean % 42 ekoizten zen, eta gainerakoa Txinan, Indonesian eta Tailandian. Hiruren artean, oinetako guztien % 44 ekoizten zuten (ordura arte, % 10).

Zergatik eraman zituzten Asiara ekoizpen-guneak?

Kostuak murrizteko, besterik gabe. Horixe egiten dute multinazionalek.

Konpainia handiek enpresak azpikontratatzen dituzte, eta enpresa horiek langileak esplotatu egiten dituzte, inolako mugarik gabe, ekoizpen-helburuak kosta ahala kosta lortzeko. Langileek ez dute inolako babesik, eta lanaldi luzeak egiten dituzte, presiopean, oso soldata txikien truke. Langileen ia % 85 emakume ezkongabea da (17 eta 30 urte bitartekoa). Jo eta ke aritzera eta erritmo bizian lan egitera behartzen dituzte, neurririk gabe, eta gobernuak ezarritako gutxieneko soldata ordaintzen diete. 3 euroren truke, lau pare oinetako egiten dituzte langileek, eta, gero, pare bakoitza 120 eurotik gorako prezioan saltzen da herrialde garatuetako dendetan.

Multinazionalek diotenez, herrialde horiek fondoak lortzen dituzte, enpleguen bidez. Horrelaxe zuritzen dute beren jokabidea. Baina langileek, kontratuan zehaztutako ordu kopurua erabat gainditzeaz gain, barraketatan egiten dute lo, oso baldintza txarretan, eta, gainera, enpresari alokairua ordaindu behar izaten diote logelarengatik. Lantokietan gutxieneko segurtasun-baldintzak ere ez dira betetzen, inondik inora.

Nike etxeak, bere irudia garbitzeko, lantegietako lan-baldintzak hobetzeko asmoa duela jakinarazi du, baina ustez hartu dituen neurriak ez daude batera argi.

  • Laburbildu ideia nagusiak
  • Ba al zenekien zerbait horretaz guztiaz?
  • Zer neurri proposatuko zenituzke egoera hobetzeko eta baldintza bidezkoagoak ezartzeko?