Rigoberta Menchú eta Guatemalako indigenen eskubideak

Rigoberta Menchú Tum Guatemalako indigenen liderra da, eta bere herriaren, kitxe maien, giza eskubideak aldarrikatzen ditu. UNESCOren borondate oneko enbaxadorea da, eta Bakearen Nobel saria eta Nazioarteko Lankidetzaren Asturias Printzea saria irabazi ditu.

Guatemalan miseria gorrian bizi diren milaka edo milioika indigenak jasaten ari diren bidegabekeriak, diskriminazioa, arrazakeria eta esplotazioa salatzen ditu. Gurasoak eta anaia armadaren ekintzetan hil zizkioten.