Monolaborantza-sailak

Monolaborantza-saila

Ameriketako Estatu Batuetako nekazaritza-jarduerak ez du halako hedadura handirik, baina oso mekanizatuta eta espezializatuta dago. Monolaborantza-sail (belt) handietan oinarritzen da. Ipar-mendebaldean esne-abeltzaintza da nagusi, hegoaldean artoaren laborantza, eta mendebaldean gariarena. Erdi-mendebaldean haragi-arrantxoak dira ugari, hegoaldeko estatuetan kotoia eta tabakoa, eta Kalifornian frutak eta ardoa.