Hong Kongeko erregimen berezia

Hong Kong

Hong Kong Perlen ibaiaren deltan dago, Cantoneko eta Macaoko hiriguneen ondoan. Hortaz, Txinako hegoaldean dago, administrazio-eskualdea da, eta erregimen berezia du. XIX. mendean hiru hiri horiek Erresuma Batuen esku utzi zituen Txinak (errentan eman zizkion laurogeita hemeretzi urterako), eta 1997an berreskuratu zituen. “Herrialde bat, bi sistema” irizpideari jarraituz, sistema kapitalista ezartzen hasi dira, gobernu komunistari bere horretan eutsi arren. Ideia hori Deng Xiao Ping lehendakari txinatarrari bururatu zitzaion 1979an, Txina eta artean atzerriko kolonien mende zeuden lurraldeak (adibidez, Hong Kong eta Macao) bateratzeko asmoz. Izan ere, atzerritarren koloniek ekonomia-sistema liberalak zituzten. Dena den, Hong Kongen eta Macaon (kolonia portugaldar ohian) beren sistema judiziala eta administrazio-sistema dituzte. Hong Kongeko burtsa munduko hirugarren garrantzitsuena da (bigarrena, Japoniakoa).