Australiako kolonizazioa

Byron Bay hondartza

Byron Bay hondartza. James Cook kapitainak ezarri zion izen hori. Marinel ezagun hark aurkitu zuen kontinentea, gobernu britainiarraren aginduz itsasoratu eta lurralde berriak bilatzeko eginahalak egin ondoren. Britainia handiko koroak bere konbiktuak —168.000 bat lagun— lurralde berrira bidaltzea erabaki zuen, azpiegiturak eraiki zitzaten. Egungo australiar asko gaizkile haien ondorengoak dira, beraz. Harro zeuden herrialde berria sortu eta barkamena lortu zutelako, baina horrek guztiak zorigaitzeko ondorioak eragin zituen bertako jatorrizko biztanleengan, suntsitu eta esklabo bihurtu baitzituzten. Gaur egun, iraganeko galerak nolabait ordaintzeko, lurralde-eremu batzuetako gobernua aborigenen esku utzi dute, baina izugarrizko arazoak dituzte zurien gizartera moldatzeko.