Ikebana, loreen arte japoniarra

Ikebana

Lore, adar, fruitu edo haziekin konposizio apaingarriak egitean oinarritzen den arte japoniarra. Helburu estetikoetarako ez ezik, meditaziorako ere erabiltzen da. Bizitzaren zikloei eta urtaroei lotutako espiritualtasuna zeharo errotuta dago Japoniako pentsamoldean eta bizimoduan. Ikebanaren lanek bizitza laburra dute. Denboraren iragana dakarkigute gogora, eta bizitzaz hausnartzera bultzatzen gaituzte.