Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Munduko desorekak
Atala: Inmigrazioaren fenomenoa
Inmigrazioa Europan![]() Europa kontinente migratzailea izan zen XIX. mendean, ia 60 milioi lagun joan baitziren Mundu Berrira. XX. mendearen bigarren erdian, kontrako joera nagusitu zen eta, gaur egun, garapen mailarik txikieneko herrialdeetako inmigratzaileak hartzen ditu. Espainia ere herrialde emigratzailea izan zen, XIX. mendearen hasieratik XX. mendeko hirurogeita hamarreko hamarkadara arte. 1962tik 1975era bitartean, ia milioi bat lagun joan ziren atzerrira, lana eta aukera hobeak bilatzera. Gauzak oso bestelakoak dira orain, 1995tik aurrera gero eta inmigratzaile gehiago iritsi baitira Espainiara. Batzuk Europar Batasuneko jubilatuak dira, zahartzaroa Mediterraneoko kostaldean igarotzea erabaki dutenak. Beste batzuk herrialde azpigaratuetako heldu gazteak dira, gehienak afrikarrak edo latinoamerikarrak. ![]() ![]() Euskal Herriko inmigratzaile kopurua estatukoa baino txikiagoa den arren, azken urteotan hazi egin da. 1996an % 0,63koa zen, eta 2003an % 2,33koa. 21
Erantzun zure koadernoan
23
Erantzun zure koadernoan
|