Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Paisaiak eta lurralde-populaketak
Atala: Hiri-sareak
Hiriko hierarkiakHiriek eremu jakin batean izaten dute eragina, harreman hierarkiko jakin baten arabera. Espainiako hiriak demografiaren eta eragin-eremuaren hedaduraren arabera sailkatuz gero, honako bereizketa hau egingo dugu: metropoliak, hiri ertainak eta hiri txikiak. Metropoliek 200.000 biztanle baino gehiago dituzte. Gainerakoek baino funtzio espezializatuagoak eta anitzagoak betetzen dituzte, industriari eta hirugarren sektoreari lotutakoak, alegia. Bestalde, honako azpisailkapena egiten da:
Bilboko gune metropolitanoaren satelite ikuspegia.
Probintzia edo lurraldeetako hiriburu gehienak (metropoli ez direnak) hiri ertainak dira. Biztanle kopurua 200.000 eta 50.000 artekoa da, oro har. Hirugarren sektoreko funtzioak nagusi diren arren, espezializazioa ez da hain handia, eta merkataritza eta lurralde-zerbitzuak eskaintzen dira gehienbat. 50.000 biztanletik beherakoak hiri txikiak edo hiribilduak dira. |