Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Biztanleriaren egiturak

Lan jardueren araberako sailkapena: Lan egitura

Lan-irizpideetan oinarritutako sailkapenari lan-egitura deritzo.

Biztanleria aktiboa, lan egiteko legezko adina (16 eta 64 urte bitartekoa, herrialdearen arabera) dutenak hartzen ditu barnean: lanean ari direnak (langileak), batetik, eta, lanerako prest egon arren, langabezian daudenak (langabetuak), bestetik. Biztanleria pasiboak, lanik egiten ez duten multzoak hartzen ditu barnean: legezko adin-tarteetatik kanpo daudenak (haurrak eta zaharrak), lan-merkatura oraindik sartu ez direnak (ikasleak), etxeko andreak, gaixotasunengatik edo urritasunengatik lan egiterik ez dutenak.

Herrialdeetako datuak alderatzeko, jarduera-tasa erabiltzen da, hau da, guztizko biztanle kopuruaren eta biztanleria aktiboaren ehunekoen arteko loturak adierazten dituen tasa.

Sektore-Diagrama

Biztanleria aktiboaren lan-egitura sektore-diagramen edo ziklogramen bidez irudikatzen da, hiru lanbide-alorretako jarduera-datuen ehunekoak adieraziz.

Lanbide-alor bakoitzari guztizko biztanleria aktiboarekiko dagokion ehunekoak tokian tokiko gizartearen garapen mailaren berri emango digu.



Sektore ekonomikoak

Nekazaritza-sektorea: Eremu garatuetan, nekazaritzako langileen ehunekoak txikiak dira (% 15etik beherakoak); herrialde azpigaratuetan, aldiz, oso handiak (% 50 eta % 85 artekoak).

Industria-sektorea: Herrialde garatuetan, biztanleriaren % 30 eta % 40 alor horretako langilean da; herri azpigaratuetan, berriz, % 20 ingurua.

Hirugarren sektorea edo zerbitzuak: Herrialde garatuetan, biztanleriaren % 50 baino gehiago hartzen du; herrialde azpigaratuetan, ordea, % 20 inguru.


© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.