Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Zer da Aro Modernoa?
Erlijio-gatazkakEliza katolikoaren boterea kolokan jarri zen, Aro Modernoan zehar. Kristauen batasuna hautsi egin zen, Aulki Santu eta nazioen interesen arteko lehiaren eta kleroaren ustelkeriaren ondorioz, besteak beste. Ustelkeriari dagokionez, gogora ekarri behar da elizako karguak erosi egiten zirela, eta askok etekinak lortzeko besterik ez zituztela erosten, inolako bokaziorik izan gabe. Erreforma Protestantea
Martín Lutero
Erreforma-prozesua Alemanian hasi zen, 1517an, Martin Luther monje agustindarrak induljentzien salmenta salatu zuenean. Induljentzia izeneko agiriak Aita Santuak ematen zituen, limosnen truke, bekatuak barkatzek. Alemaniako nobleek Erreformarekin bat egin zuten, lurrak eskuratzeko asmoz. Erreforma Europako gainerako lurraldeetan
Erreformaren osteko haustura erlijiosoa Europan
Juan Calvino
XVI. mendearen erdialdean, dotrina protestanterik erradikalena sortu zen: kalbinismoa. Sortzailea, Joan Kalbin, predestinazioaren aldekoa zen, eta Biblia fede-tresnatzat hartzeko beharra aldarrikatzen zuen. Kalbinen dotrina Genevan sortu eta Herbehereetan, Frantziako zenbait lurraldetan eta Britainia Handian hedatu zen. Frantziako kalbinistak higanotak ziren, Ingalaterrakoak puritanoak, eta Eskoziakoak presbiterianoak. Ingalaterran, anglikanismoa sortu zen, 1533an, Aulki Santuak Henrike VIII.a eskumikatu zuenean, Aragoiko Katalinaz dibortziatu eta Ana Bolenarekin ezkondu izanagatik. Monarkak Ingalaterrako elizaren gain agintzeko eskubidea ukatu zion Aita Santuari. Ordutik aurrera, erregea izan zen Ingalaterrako elizaren burua, elizaren ondasunak konfiskatu eta zelibatoa indargabetu ondoren. KontrarreformaEliza katolikoak Kontrarreforma abiarazi zuen, Lutherren Erreformari eta elizako krisiari aurre egiteko. Elizaren barne-berrantolaketan oinarritu zen: diziplina gogorra eta autoritatearen balioa ezarri zituzten. Kontrarreformaren ardatzak Trentoko Kontzilioa (1546-1563) eta Jesusen Lagundiaren sorrera (Loiolako San Ignaziok, 1534an) izan ziren. Trentoko Kontzilioaren saioak 1545ean hasi ziren. Katoliko eta protestanteak adiskidetzea zen helburua, baina ez zuten lortu. Dena den, eliza katolikoak bere dotrina finkatu eta protestanteen zabalkuntzaren kontra borrokatu zuen. Jesusen Lagundiak, Aita Santuaren esanera zegoen erlijio-ordenak, katolizismoa indartzen lagundu zuen. Jesuitek pobrezia-, kastitate- eta obedientzia-botoak egiten zituzten. Kleroaren barne-berrikuntza sustatu eta fede katolikoa Europan eta mundu osoan zabaldu zuten. 7
Bila ezazu informazioa eta laburpen txiki bat egin dotrina luteranoa eta katolikoaren arteko antzekotasunak azalduz. Komenta ezazu zer izan zen Trentoko Kontzilioa eta zertarako erabili zen. |