Hasiera Contacto Menua Edukia
2º D.B.H.
Gizarte Zientziak
Gaiak Prozedurak Diccionario
 
Gaia: Tarteko Erdi Aroa
Atala: Mendebaldeko Europa, Verdungo Ituna sinatu ondoren

Mendebaldeko Europa, Verdungo Ituna sinatu ondoren

Lehenago aipatu dugun bezala, XI. mendearen hasieran, Bizantziar Inperioa gainbeheran erori zen, batik bat turkiarren presioaren ondorioz.

Europako mendebaldean, Karlomagno hil eta gero, 814. urtetik aurrera, Inperioa haren seme Luis Errukiorraren esku geratu zen, eta aitarengandik jasotako oinordetzari bere horretan eutsi zion, agintaldi osoan zehar. Luis Errukiorra hil eta handik hiru urtera, hiru semeek tronua eskuratu nahi zutenez, gatazkarik ez sortzeko, Verdungo Ituna (843) sinatu zuten. Itunaren ondorioz, Inperioa hiru zatitan banatu zuten.

Verdungo banaketa

Frantziako erresuma hainbat eremu txikitan banatu eta tokian tokiko noblerik boteretsuenak izendatu zituzten agintari. Erregearen agintea eta koroaren oinordetza-izaera onartzen zuten arren, nobleak ziren benetan agintzen eta babesten zutenak.

Bikingoen konkistak

Verdungo Itunetik abiatuz, bi estatu handi sortu ziren, gerora: Frantzia eta Alemania. Garai hartan, ordea, segurtasun-falta zela eta (besteak beste, bikingo, magyar eta sarrazenoen erasoen ondorioz), botere zentralizatua bertan behera geratu eta erresuma feudalak sortu ziren. Erregea nobleen parekoa (eta batzuk baino pobreagoa) zen, besterik gabe, ez baitzuen haiek baino aginpide handiagorik.

© 2005 | “Anakel.com Editorial Digital”-ek eskubide guztiak erreserbatuta ditu.