Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko botere politikoa
Isabelen eta Fernandoren erresumen arteko batasuna (XV. mendea)
Gaztelako Isabel I.a eta Aragoiko Fernando II.a
XV. mendearen erdialdean, Iberiar penintsulan lau erresuma kristau zeuden: Aragoiko, Nafarroako, Portugaleko eta Gaztelako koroak. Azken hori guztietan handiena eta populatuena zen. Gaztelaren eta Aragoiren batasunaren iturburua Gaztelako Isabelen eta Aragoiko Fernandoren arteko ezkontza (1469) izan zen. Bata Gaztelako erregina zen, eta bestea Aragoiko errega, baina, ezkondu ondoren, bi koroekin ez zuten osatu erresuma bakarra, bakoitzak bere antolamendu politikoa eta erakundeak izaten jarraitu baitzuen. Isabel erregina 1504an hil zen, eta bere alaba Joanak, Filipe Ederraren emazteak, hartu zuen tronua. Fernandok Aragoiko erregea izaten jarraitu zuen. EkonomiaGaztela orduko potentziarik handiena zen, industrian eta merkataritzan, eta Aragoi ere ez zebilen urruti. Ekonomiaren oinarriak industria, nekazaritza, ardi-abeltzaintza eta lehengaien esportazioa ziren. Estatuaren antolamenduaErrege-erregina Katolikoek beren aginpidea indartu eta estatuaren botere guztiak menderatu zituzten. Horretarako, hainbat erakunde eta kargu berri sortu zituzten:
Inkisizio prozesua
Lurralde-hedapena
Lurralde-hedapena
Hasieratik, Errege-erregina Katolikoak lurralde gehiago berenganatzen saiatu ziren, ekintza militarren edo diplomaziaren bidez. Horrela, Penintsula osoaz (Portugalez izan ezik) jabetzea eta beren boterea finkatzea lortu zuten. Errege-erregina Katolikoek, lehenbizi, penintsulako azken estatu musulmana, Granadako erresuma nazaria, konkistatu zuten. 1492an, Granadako erresuma Gaztelako koroari atxiki zioten, eta, 1512an, beste horrenbeste egin zuten Nafarroakoarekin. Nazioarteko politikan, Errege-erregina Katolikoek hitzarmenak egin zituzten Ingalaterrarekin, Portugalekin eta Inperio Santuarekin, Europan zuten etsai nagusia, Frantzia, isolatuta uzteko. Aragoik Mediterraneoan sortutako Inperioa hedatu egin zuten, 1503an, Napoli konkistatu ondoren. |