|
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Bukatu aurretik
Ideia nagusiak
- Sozialki, ezaugarririk nabarmenenak aristokraziaren etengabeko ahultzea eta burgesiaren igoera izan ziren. Burgesiaren igoera zuen botere ekonomikoak, eta pixkanaka lortu zuen monarkiarekiko aliantza handiak ahalbidetu zuten.
- Aro Modernoaren hasieran, eta errege-autoritatearen mesedetan, erresuma eta jaurerri zaharren lurralde integrazio prozesua hasi zen. Horrela sortu ziren monarkia autoritarioak, Estatu Modernoaren jatorria izan zirenak. Monarkia horietan, erregeek botere guztia bereganatzen hasi ziren.
- Europako esploratzaileak, Espainiakoak eta Portugalekoak batez ere, Ekialdera jotzeko ibilbide berriak bilatzen hasi ziren. Berrikuntza teknikoek eskainitako aukera berriei esker, europarrek ezagutzen ez zuten munduko zenbait gune ezagutuko dira. XVI. mendean, europarren konkistek Amerikako bertako zibilizazioen bukaera politiko eta militarra ekarri zuten.
- Batasun kristaua apurtu egin zen eta eliza katolikoaren boterea zalantzan jarri zen. Erreforma-prozesua Alemanian hasi zen Luterorekin. Espainia aita-saindutzaren aliatu fidela bihurtu zen.
- XVI. mendean zehar eta Westfaliako bakea heldu arte (1648), Habsburgotarren dinastian, Espainia (Espainia kontzeptua, orduan, ez litzateke egokia izango, Gaztela esan beharko genuke) munduko lehenengo potentzia izan zen.
- Espainiako gainbehera, eta Europan hegemonia lortzeko borroka izan ziren XVII. mendeko ezaugarriak. Ekonomiaren ardatza Mediterraneotik Atlantikora pasatu zen, batez ere potentzia kolonia berrietara, Ingalaterra eta Herbehereetara.
- Foru-erregimena komunitateen erabilera eta ohituretan jatorria duten lege-multzoa da. Iberiar penintsulan, Erdi Arotik aurrera erabili zen toki-eskubide sistema bat izan zen.
- Humanismoa mugimendu intelektuala izan zen. Pentsalari garrantzitsuak sortu zituen eta ezagupenaren zabalkuntza (inprenta) eta aurrerapen zientifiko garrantzitsuak ahalbidetu zituen.
Mapa kontzeptuala
Ikasitakoa egiaztatzen dut
Gehiago jakiteko
Artikulu interesgarriak
Bitxikeriak
Liburu gomendatuak
- José Antonio Azpiazuren “Esklabo eta Trafikatzaileak. Euskal Herriko ezkutuko istorioak”
Pasa den mendeko azken hamarkadan argitaratua. Ikerketa hastean, euskal gizarteak merkataritzaren bidez, XVI. eta XVII. mendeetan Europa eta Amerikarekin lotura estuak izan zituela aurkitu zuen egileak...
- Calderón de la Barcaren “Zalameako Alkatea”
Idazlanak Extremadurako Zalamea de la Serena herrian, Portugaleko gerra zela eta, Espainiako tropak bertatik pasatzean bizi izandako drama kontatzen du. Noblezia-jatorriko On Alvaro de Ataide kapitaina,..
- Toti Martínez de Lezearen “Tenpluaren itzalean”
Azpijokoa, boterea lortzeko konspirazioa eta Gasteizko Santa Maria tenpluaren eraikuntza dira Toti Martinez de Lezearen eleberri erakargarri berriaren ardatz nagusiak. Zenbait hilabetetan zehar, Gasteiz,...
- Juan Antonio Alejandreren “Bazen behin… Inkisizioaren istorioak”
Orrialdeetan dauden istorioek lotura fatidikoa dute euren artean: aktore guztiak, uneren batean, Inkisizioaren erruztatuak edo biktimak izandakoak dira. Benetako gertaeretan oinarritutako galtzaileren...
Film gomendatuak
- Misioa
Indiar guaraniarrek onartu ostean, Aita Gabrielek San Carlos misioa sortu du. Berarekin Rodrigo Mendoza (Robert de Niro) eraman du, Asuncionen egindako dolu batean bere anaia hil zuen...
- Erregearen Pasioa
Dantzaren bidez, horretan bikaina da, eta Gianbattista Lullyren (Boris Terral) musika eta koreografiaren bidez, Luis XIV.a nabarmendu eta, hasiera batean bere buruari, eta geroago ingurukoei bere burua...
- Errege Lelotuaren Kronika
XVII. mendeko Espainiako errege baten (Felipe IV.a, antza) gortearen bizitzaren egun batzuetako kronika. Erregeari, gorteko gortesaurik onenarekin gau bat pasatu ostean, Estatutuaren oinarriak eta...
- 1492: paradisuaren konkista
Luzemetraia Cristobal Colon Rabida Monasterioan dagoela hasten da, eta aurkitzailea kartzelatik ateratzean bukatzen da. Filma idealismo eta anbizioaren arteko muga estuen gaineko hausnarketa da, eta...
Interneteko esteka gomendatuak
|