Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Zenbat garen eta non gauden
Biztanleria banaketa Euskal Autonomia ErkidegoanEuskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako batez besteko biztanle kopurua 8.501 lagunekoa da, Estatuko batez bestekoa (5.513 biztanlekoa) baino % 35 handiagoa. EAEko biztanleriaren % 47 60.000 biztanletik gorako udalerrietan bizi da. 22
Zure koadernoan erantzuteko
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerririk populatuenak (2007).
Euskal Autonomia Erkidegoak Espainiako azaleraren % 1,42 eta biztanleriaren % 4,77 hartzen ditu. Biztanleria-dentsitatea Estatuko batez bestekoaren gainetik dago: EAEn, 300 bat biztanlekoa da, kilometro koadroko; Estatuan, aldiz, 91koa. Arabak batez bestekoa orekatzen laguntzen du,Vitoria-Gasteizko makrozefaliari esker. Azken urteotan, hiriburuetako biztanle kopuruek hazteari utzi diote, eta herrietakoak, berriz, gora egin dute. Ezaugarri hori Arabako landaguneetan nabarmen islatu da, lurzoruaren urbanizazioari eman baitzaio bidea.
Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren dentsitatea.
EAEko biztanleria honela dago banatuta: Araban % 14 baino zertxobait gehiago bizi da (300.000 lagun, guztira), Gipuzkoan ia % 32 (700.000) eta Bizkaian ia % 54 (1.100.000 lagun baino gehiago). Eustaten orrian lortu ditugun ondoko dokumentuko datuekin lan egingo dugu. |