|
Gaia: Gizarteetako ekonomia-jarduerak
Atala: Etorkizuna
Biztanleriaren bilakaeraren aurreikuspenak
Hainbat hamarkadatan zehar, superpopulazioaren ondorioei buruzko aurreikuspenak egin dira, seme-alabak izateko adina duen biztanle kopuru handia kontuan hartuta. Nazio Batuen Biztanleria Fondoak (UNFPAk) 2000n kaleratutako datuen arabera, 2050. urtean, munduko populazioa 9.000 milioi biztanlekoa edo txikiagoa izango da; egonkortu egingo da, beraz.
- Etorkizunean, biztanleria-hazkundearen erritmoa motelagoa izango da, iraganean bezala.
- Heriotza-tasak behera egingo du, eta bizi-itxaropenak gora, batik bat herrialde azpigaratuetan, medikuntzako aurrerapenak hedatzeaz gain, eremu horietako biztanleria gazteagoa delako.
- Herrialde garatuetako heriotza-tasa hazi egingo da, zahartze-prozesuaren ondorioz.
- Jaiotza-tasa ere handitu egingo da, herrialde garatuetan gehienbat, jaiotzak sustatzeko politikei esker.
- Migrazio-mugimenduak areagotu egingo dira, nagusiki Hegoaldeko herrialdeetatik Iparraldekoetara.
Munduko biztanleria 1900ean
Munduko biztanleria 1950ean
Munduko biztanleria 2050ean
35
Zure koadernoan erantzuteko
|