Gaiak
Prozedurak
|
Gaia: Aro Modernoaren hasiera
Atala: Aro Modernoko botere politikoa
Habsburgotarrak (XVI. mendea)
Gaztelako Juana I.a, bere semea Carlos ondoan duela
Joana, Fernandoren eta Isabelen alaba, Filipe Ederrarekin ezkondu zen, 1496n. Habsburgotarren dinastiako Espainiako lehen erregea izan zen. XVI. mendetik Westfaliako Bakea (1648) sinatu arte, habsburgotarren etxearen erregealdietan zehar, Espainia (edo, hobeto esan, Gaztela) munduko lehen potentzia izan zen, Europan eta kolonia aurkitu berrietan berenganatutako lurraldeei esker. Karlos I.aren politika
Carlos I.a, Tizianok margotua
Joanaren semea, Karlos, Espainiako (1516) eta Erromatar-Germaniar Inperio Santuko (1519) erregea izan zen. Historiako inperiorik handienetakoa sortu zuen. Errege izendatu zutenean, Karlos I.ak Espainiako ezertxo ere ez zuen ezagutzen, eta ez zekien gaztelaniaz. Aholkulari flandestarren esku utzi zuen gobernua, eta haien erabakiek hamaika istilu eta altxamendu sorrarazi zuten Gaztelako hiri eta herri ugaritan. Komuneroek armada indartsua sortu zuten, baina, azkenean, menderatu egin zituzten, Villalarreko Batailan (1521n). Armadak altxamendu guztiak menderatu zituen, baina erregeak, zer gertatzen ari zen ikusita, jarrera aldatzea erabaki zuen. Horrela, gaztelaniaz ikasi eta konfiantzazko postuetan espainiarrak izendatu zituen. 20
Hurrengo grafikoan oinarrituta, saia zaitez “Kontseilua” definitzen. Erregealdian zehar:
21
Zein beste gobernari saiatu zen Europa batzen erlijioa erabilita?
Karlos I.aren jarauntsiaren mapa
Hain inperio handia zenez, zergen bidez bildutako dirua ez zen nahikoa gastuei aurre egiteko, eta partikularrei eta bankeroei maileguak eskatzen eta zorpetzen hasi behar izan zuen koroak. Zorrak gero eta handiagoak ziren, ordea, eta gai hori hurrengo erregearen, Filipe II.aren, arazo nagusietakoa izan zen. 1554an, Karlos I.ak, abdikatu eta Alemaniako inperioa anaiaren, Fernandoren, esku utzi zuen. 1556an, beste horrenbeste egin zuen Espainian, abdikatu eta semea, Filipe II.a, izendatu baitzuen errege. Yusteko monasteriora (Extremadurara) joan zen bizitzera, eta bertan hil zen, bi urte geroago. Filipe II.a
Habsburgotarrak
XVI. mendeko inperio espainiarra
Hasieran, Espainian, Burgundian, Italiako lurraldeetan eta Gaztelak Asian, Afrikan eta Amerikan menderatutakoetan agintzen zuen, eta, geroago, 1580an, Portugaleko koroa ere eskuratu zuen, oinordetzan. Portugalek erresuma independentea izaten jarraitu zuen, ordea, eta Portugaleko Kontseilua eratu zuten, gobernatzeko. Filipe II.aren erregealdian zehar, inperioa ikaragarri hedatu zen, eta horregatik esaten zuten “eguzkia ez zela inoiz ere sartzen”. Katolizismoaren defendatzaile sutsua izan zen Europan, eta Aita Santuaren laguntzaile leiala ere bai. Horrela, turkiarren eta protestanteen kontra borrokatu zuen, besteak beste. 22
Bila ezazu Felipe II.aren erregetzan zehar izan ziren gatazka erlijiosoen inguruko informazioa: higanoten kontra Frantzian, kalbinisten kontra Herbeheretan, eta Isabel I.aren kontra Ingalaterran.
Herbeheretako matxinada
Dena den, etengabeko gerrek eta Gaztelako ekonomia-krisiek eragina izan zuten erregearen boterean. Mendearen hasierako goraldia (nekazaritza-ekoizpenaren, artisautzaren eta merkataritzaren hazkundea) bertan behera geratu zen bigarren erdian, biztanleria asko murriztu zelako (gerren eta Amerikarako emigrazioaren ondorioz), prezioek gora egin zutelako (Amerikatik iritsitako urre eta zilar kopuru handien eraginez) eta ekonomia-krisia sortu zelako. 24
Asma zenezake moriskoak botatzeak izan zuen ondoriorik? Kontuan izan gehienak nekazariak eta artisauak zirela. Moriskoekin gatazkaren oinarriak Filipe II.aren erregealdian piztu ziren. Moriskoak kristautasunera bihurtzera behartu zituzten arren, elkarrekin arabieraz hitz egiten eta, ezkutuan, erlijio islamiarra praktikatzen jarraitu zuten. Ondorioz, Inkisizioak gogor jazarri zituen, eta, 1568an, moriskoak matxinatu egin ziren. 1609ko irailean, 400.000 musulman baino gehiago, gehienak nekazariak eta artisauak, kanporatu zituzten. 25
saia zaitez hurrengo galdera hauei erantzuten: Zer bilatzen zuen?:
|